Uztarriako kide bat Euskadi Irratian izango da astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko ira. 19a, 12:53

Datorren astelehenean Uztarria Komunikazio Taldeko kide bat Euskadi Irratiko Mezularia saioan izango da, Tokikom Tertulia atalean. Uztarriako kideaz gain, Orio eta Aiako Karkara aldizkariko eta Baztango Ttipi ttapa aldizkariko kideak ere izango dira bertan, 18:30etik 19:00etara bitartean. Azken egunetan herri horietan izandako albisteen berri emango dute tokiko hedabideetako ordezkariek.

Astelehenean hasi zen tokiko hedabideen tartea Euskadi Irratian. Saioa entzuteko egin klik hemen.