Duela hamar urte, gaurko egunez...

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko ira. 17a, 13:03

Gaur hasiko du Realak Txapeldunen Ligako ibilbidea Xakhtar Donetsk ukrainiar taldearen kontra, Anoetan. Reala Txapeldunen Ligan azkenekoz (2003/04 denboraldian) izan zenean ez bezala, aurten ez da azpeitiarrik izango berdegunean. Orduko hartan, duela hamar urte, gaurko egunez, Mikel Aranburu hasierako hamaikakoan izan zen Olympiakosen kontra Realak etxean jokatu zuen partidan (1-0). Mikel Labaka, berriz, Murtzian izan zen 2003-04 denboraldian, Realak utzita.

Azpeitiarrak badira Realean, baina momentuz, aurtengo denboraldian ez da azpeitiarrik izango berdegunean Txapeldunen Ligako partidetan. Hori bai, azpeitiar ugari izango da Reala animatzen bai Anoetako eta bai kanpoko norgehiagoketan.

Hemen, Realaren egutegia:

Irailak 17, asteartea: Real Sociedad-Xakhtar Donetsk.

Urriak 2, asteazkena: Bayer Leverkusen-Real Sociedad.

Urriak 23, asteazkena: Manchester United-Real Sociedad.

Azaroak 5, asteartea: Real Sociedad-Manchester United.

Azaroak 27, asteazkena: Xakhtar Donetsk-Real Sociedad.

Abenduak 10, asteartea: Real Sociedad-Bayer Leverkusen.