Abian da euskararen aholkularitza: Marimaistra

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko ira. 12a, 13:59
None

Tokikom osatzen duten Euskal Herriko hainbat tokiko hedabidek Marimaistra sortu dute. Euskararen inguruko aholkularitza, hain zuzen. Hori dela-eta, nahi duenak hizkuntzarekin sortzen zaizkion zalantzak, galderak eta kezkak bidali ahal dizkio Marimaistrari.

Galderak egin nahi dizkionak galdetu@marimaistra.com helbidera idatzi, 668 88 91 92 zenbakira WhatsApp-a bidali edo @mari_maistra Twitter kontura idatzi besterik ez du.

Behin galderak jasota, Marimaistrak gustu handiz argituko ditu zalantza horiek guztiak astero-astero, hiruzpalau minutuko bideoan. Aholkularitzaren blogean aurreratu dutenez, "Marimaistra oso eskuzabala da, eta izugarri gustatzen zaio euskaldunei laguntzea. Baina hori bai, jeinu bizi-bizia du, eta batzuetan ateraldi xelebre samarrak. Kontuz gero, zer eta nola galdetzen diozuen, erantzunak ere halakoxeak izango baitira!"

Marimaistrak hiru euskarri ditu, momentuz: marimaistra.com bloga, youtube.com/marimaistra kanala eta @mari_maistra Twitter kontua. Goiena telebistan ere tartea izango du.

Goikoa Marimaistraren aurkezpen bideoa da, eta datorren astetik aurrera hasiko da irakurleen zalantzak argitzen.