Tokiko hedabideei tartea, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko ira. 6a, 14:41

Datorren astetik aurrera, astelehenero tokiko hedabideek tartea izango dute Euskadi Irratiko Mezularia saioan. Astelehenetan izango da saioa 18:30etik 19:30era bitartean, eta astero bizpahiru tokiko hedabidetako ordezkariek hartuko dute hitza. Uztarria Komunikazio Taldeko kide bat ere bertan izango da, azken egun horietan Azpeitian izandako albisteen berri ematen.