Hiru azpeitiar musika talde Antzuolako festetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko uzt. 18a, 12:33

Antzuolako festetan hiru azpeitiar musika talderen kontzertuak izango dira, txosnagunean. Uztailaren 19an, ostirala, Kasikek eskainiko du emanaldia, 22:30ean hasita. Uztailaren 20an, zapatua, berriz, Ezinean eta Egurra ta Kitto taldeen txanda izango da. Horien kontzertua ere txosnetan izango da, 23:00etan hasita. Uztailaren 12tik 27ra bitartean ospatuko dituzte jaiak Antzuolan.