Itxaro Borda Hazparnez 'Argia'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko eka. 28a, 18:06

Hazparne hizpide duen artikulua idatzi du Itxaro Borda (Baiona, 1959) idazleak Argia astekariaren 2.375. zenbakiaren Ihesi atalean. "Baionatik 25 kilometrotan dago Hazparne. Bastida, Ahurti, Beskoitze, Haltsu, Jatsu, Mugerre, Makea, Aiherra, Lekuine, Lekorne eta Kanbo dauzka auzo. 6.200 biztanle biltzen dira 77 kilometro koadroko eremu batean. Zureria gorri, berde edo urdindun etxe zuriak altxatzen dira espaloietarik. Elizanbururen kantuetan baizik aurkitzen ez den Euskal Herri baten irudi ideala oparitzen du Hazparnek, eliza, pilota plaza zabala eta bere ehun urteko haritz entzutetsuekin", idatzi du, besteak beste, Bordak, Haritzetan barrena izenburu duen artikuluan.

Hazparnerekin senidetuta dago Azpeitia, 1983tik.