Skandalue EHZ festibalean izango da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko eka. 26a, 12:29

Skandalue elektrotxaranga Lekornen, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalean, izango da ostiral honetan, 18:00etatik aurrera, Gerezieta gunean. Jaialdiaren 18. edizioa egingo da asteburuan, eta musika, antzerkia, dantza eta beste hainbat ekimen uztartuko ditu.

Informazio gehiago bildi nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.ehz-festibala.eu.