Aita santuari Loiolara etortzeko gonbita egin dio Munillak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko eka. 18a, 14:05

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina Erroman izan da Jorge Mario Bergoglio, Francisco, aita santuarekin, eta Munillak Loiolako santutegira etortzeko gonbidapena luzatu diola jakinarazi dute zenbait hedabidek. Gainera, Donostiako gotzainak San Inazioaren liburu bat ere oparitu omen dio aita santuari. 

Francisco aita santu berri izendatu zutenean, martxoaren 12an, "Loiolan izandakoa dela frogatzen duen daturik ez dagoela" jakinarazi zion Jesulagunen Loiolako Probintziako buru Juanjo Etxeberriak Uztarria.com-i.