Mikel Aranbururekin geratzen da Jagoba Arrasate

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko eka. 11a, 11:51

Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaile berriak elkarrizketa ugari eman du azken egunetan, eta haietako batean galdetu diote bere ibilbideko azken hogei urteak hartu eta aipatzeko pertsona bat. Mikel Aranburu aipatu du. "Harekin jokatu nuen. Jokalari ona izan da eta pertsona ona da".