Olatz Prat abeslariak Joxan Lizarribarren omenaldian hartuko du parte, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko eka. 6a, 13:58

Sortuko dira besteak ikuskizunak omenaldia egingo dio Joxan Lizarribar (Altzo, 1951) Berria Taldeko presidente zenari, ekainaren 21ean, Tolosan, Leidor antzokian. Ikuskizunean parte hartuko du Olatz Prat azpeitiar abeslariak, Mikel Urdangarinekin, Pettirekin, Arantxa Irazustarekin, Alex Sarduirekin, Mixel Ducaurekin, Eñaut Elorrietarekin eta Harkaitz Canorekin batera.

Apirilaren 10ean hil zen Lizarribar, birus baten ondorioz. Apirilaren 21eko ikuskizunaren aurretik, gaur, osteguna, Andoainen omenaldia egingo diote Zenbat aulki huts bete ikuskizunean. Musika, literatura, dantza eta argazkien eta bideoen proiekzioak uztartuko dituzte. Gonbidapenak amaitu dira, baina ikuskizuna ETB1en emango dute etzi, 21:00etatik aurrera.