Azpeitiar bat lehendakariari galdezka

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko api. 18a, 16:32

Atzo, asteazkena, ETB1-eko Euskadi Galdezka saioan izan zen Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, herritarren galderei erantzuten. Eneritz Albizu azpeitiar kazetaritza ikaslea eta Uztarria Komunikazio Taldeko kolaboratzailea ETBko platoan izan zen Urkulluri galdera egiten, eta Eusko Jaurlaritzak Hizkuntza Politikarako iragarri duen murrizketaz galdegin zion lehendakariari. Bideoan, 55:52 minututik aurrera ikusi daiteke Albizuren galdera eta Urkulluren erantzuna.