Webgunea berritu du Urola Erdiko Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko urt. 9a, 11:58

Urola Erdiko Mankomunitateak webgune berritua jarri du abian: www.urolaerdia.org. "Lehengo webgunea zaharkituta" zegoela-eta hartu dute berritzeko erabakia, eta orain hainbat abantaila eskaintzen ditu.

Besteak beste, Urola Erdiko Mankomunitatea osatzen duten herrietako albisteak, agenda, kanpainen txokoa, bideoak, argazkiak eta dokumentuak daude eskuragarri webgunean.