Azpeitiko sokamuturraren trikiti pieza

Zezenbeltz.com-ek Azpeitiko sokamuturraren trikiti pieza jarri du sarean. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratutako Gure kolkotik 2011 CDaren kantuetako bat da, Lurdes Alkortak (soinua) eta haren anaia Aitorrek (panderoa) osatutako pieza. Letra, Xebastian Lizaso bertsolariarena da.