Kilometroetan galdutako kameraren jabea sarean aurkitu dute

Urriaren 2ko Kilometroak 2011 festan ibilbidean aurkitutako argazki kamera bat eraman zuten Ikasberri Azpeitiko Ikastolara. Megafoniatik ere eman zuten aurkitutako kameraren berri, baina jaberik ez zen agertu... gaur arte (azaroak 4).

Kilometroetako antolatzaileek kameraren memorian zegoen argazkietako bat jarri dute Sustatu.com-en, eta bi ordu igaro baino lehen agertu da jabea.