Sanagustinek 1.000 lagunetik gora Facebook-en

Sanagustin kulturguneak duela hiru hilabete inguru sortu zuen orria Facebook-en. Aste honetan, asteartean zehazki, heldu zen mila jarraitzaile izatera. Kulturgunekoek Facebook-en bertan adierazi dutenez, "gero eta gehiago gara proiektu honetako partaide". Hori dela-eta, denei "eskerrak" eman dizkiete.