Blogari berria uztarria.com-en: Gurutz Ansola

Uztarria.com-eko blog komunitatea handitzen doa. Hala, Gurutz Ansola blogari berria da. www.uztarria.com/blogak/GurutzAnsola da haren blogaren helbidea. Ansola irakaslea eta idazlea izan da eta Uztarriak ohorezko bazkide izendatu zuen 2005ean.

Gurutz Ansolari buruzko loturak: I, II, III

Uztarriaren asmoa hasieratik herritarren parte-hartzea izan da eta jendearen iritziak jasotzeko gune bihurtu nahi ditu blogak ere.

Zuk ere blogari izan nahi? Uztarriara idatzi, deitu edo etorri besterik ez duzu egin behar. Animo!