"Loiolako zuloa"

Espainiako komunikabideek hiztegi berezia erabiltzen dute euskal gaiak jorratzean. Azkenetako adibidea: duela bi urteko udazkenean EAJk, Batasunak eta PSE-EEk bake eta normalizazio politiko prozesuaz hainbat bilera egin zituzten Loiolan, eta orain honi "Loiolako zuloa" deitu dio ABC egunkariak.