Inkestan galdera berria: Kontsumo ohiturak aldatu al dituzu, krisia dela-eta?

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Kontsumo ohiturak aldatu al dituzu, krisia dela-eta?".

Aurreko galderan, “Herriko soziedadeek hartu-eman handiagoa izan behar al lukete”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %46,98k baietz erantzun dute eta %53,02k ezetz.