Mikel Aranbururen 300. partida Realarekin

Mikel Aranburuk larunbat honetan jokatuko balu, Realarekin 300. partida izango luke. Gironan ariko da Reala (18:30). 1997ko ekainaren 22an egin zuen debuta, Espainiako Lehen Mailan, Logroñesen kontra. 1999-2000 denboraldian igo zuten lehen taldera.

Orain arteko 299 partida horietatik 236 Espainiako Lehen Mailan jokatu ditu, 43 Bigarren A Mailan, hamar Espainiako Kopan, zazpi Europako Txapeldunen Ligan (2003-2004an) eta hiru Euskal Kopan.

Hamazazpi gol sartu ditu: hamabost Lehen Mailan, bi Bigarren A Mailan.

Aranburuk 29 urte dauzka —2009ko otsailean egingo ditu 30—, eta 2011ra arteko kontratua du Realarekin —iaz berritu zuen—.

Realean infantil mailan hasi zen. Aurretik, Lagun Onaken jokatu zuen.

Mikel Aranburuz lotura batzuk hemen: I, II, III, IV, V, VI