Ramon Etxezarreta, 'Euskara askatasunez' agiriaz

PSE-EEk Euskara askatasunez agiria atera berri duela-eta, www.hitza.info-n elkarrizketa digitala egin diote Ramon Etxezarretari gaur (asteartea). Donostiako Udaleko Euskara batzordeburu ohiak esandako batzuk: "Euskararen inguruan badago proposamen ez-demokratikoen arriskua", "PSE-EEko jendea jakitun da alderdiak duen euskararekiko atxikimendu historiko urriaz, kontzientea den bezala PSE-EEren gobernu bati buruzko demagogia politikoak euskal herritarrengan eragiten duen euskararen etorkizunarekiko beldurraz", "euskara inposatua denik ez da esan. Gaztelania eta frantsesa inposatuak? Esparru batzuetan eta zenbait sasoitan bai, inposatu dira", "ez dugu ulertzen abertzaletasuna, kontserbadorea eta bestea, zergatik jarri diren hain urduri".