Inkestan galdera berria: "Gustatu al zaizu epaitegi berria?"

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: Gustatu al zaizu epaitegi berria? Epaitegi berriko lanak aurrera doaz. Dagoeneko eraikinaren kanpoaldea margotu dute, koloretan. Zer moduz geratu da?


Aurreko galderan, “behin ere joan al zara Gazte Informazio Bulegora?”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %72,46ak sekula ez dela joan erantzun du, %21,74ak noiz edo noiz joan izan dela eta askotan joaten direla, berriz, %5,8ak erantzun du.