Dergi, etxetik urrun

Daniel Dergi (Hazparne, Lapurdi; Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik) martxoaren 14an libre utzi zuen Frantziako Justiziak, baina baldintzapean, Saint-Dizier hirian bizitzera derrigortu zuelako, Frantziako ipar-ekialdean, etxetik mila kilometrora. Gaur (larunbata) Gara elkarrizketa egin dio. "Gure nortasun politikoa ezabatu ezinean, herritik urrun gaituzte", esan du Dergik. "Neurri hauen xede nagusia lehenik eta behin gu isolatzea da, eta, ondoren, gu desagerraraztea, bai eremu pertsonalean edo afektibitatearen eremuan, baita erreferentzia politiko gisa ere".

Euskal Herria eta Bretainia artean diren kostaldeko departamenduetan ezin du bizi, ezta Pirinioetako departamenduetan ere. Parisera joatea ere ukatu egin diote. Euskal Herritik kanpo hamarkada bat eman beharko du.