Inkestan galdera berria: "Behin ere joan al zara Gazte Informazio Bulegora?"

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: Behin ere joan al zara Gazte Informazio Bulegora? Plaza Txikira aldatu zuten Gazte Informazio Bulegoa oporren aurretik, “gazteengandik gertuago egoteko” helburuarekin. Herriko gazteek ba al dute bulego horretara joateko ohiturarik?

Aurreko galderan, “krisia bizitzen ari garela uste al duzu?”, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %55,81ak baiezkoa erantzun zuen. Gainontzekoek, %44,19ak, ezetz uste dute.