Txartel horia?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mai. 27a, 12:05

Tenerife-Reala, lehengo larunbatean. Jokaldi batean Mikel Aranburu baloia moztera joan zen, garbi-garbi jo zuen baloia, epailea metro batera zegoen aurrez aurre... eta txartel horia atera zion Aranbururi! Honek denboraldiko hamargarrena duenez, ezingo du jokatu zapatu honetan Donostian Salamancaren kontrako partida garrantzitsuan. Realak jokalariari txartel hori kentzeko eskaera egin du, helegitea sartuta.