Inkestan galdera berria: “Kirola egiten al duzu?”

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mai. 19a, 12:05

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: “Kirola egiten al duzu?”. Uda gerturatzen ari denarekin batera, eguraldia ere hobetzen. Dagoeneko ez dago aitzakiarik kirola ez egiteko. Zuk egiten al duzu?

Aurreko galderan, “Lortuko al du Lagun Onak-ek Gernikari irabazi eta igoera postua jokatzera sailkatzea?” galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %65,79ak baietz erantzun zuen, eta %34,21ek, berriz, ezetz. Lagun Onak-ek, ordea, azkenean ez zuen lortu joan den larunbatean Gernikari irabaztea eta, beraz, ez du igoera fasea jokatzeko txartela lortu.