Erniarraitz sariketa, internet bidezko telebistan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mar. 7a, 10:03

Joan den ostiralean Azpeitiko Gaztetxean jokatu zen Erniarraitz sariketako finala internet bidezko telebistan ikus daiteke, Bertsoplaza.tv webgunean

Bertsozale Elkarteak sortu berri duen webgunea da Bertsoplaza.tv. Bertso saioak internet bidezko telebistan emititzeko espazioa da webgune berria eta muina bideoak badira ere, albisteak eta gaiaren inguruko beste eduki batzuk ere jasotzen ditu.

Bertsoaren plazak internet bidezko telebistara jauzia eman du dagoeneko.