Inkestan galdera berria: "Tabernetako prezioen igoera gehiegizkoa dela iruditzen al zaizu?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ots. 7a, 11:02

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria:  "Tabernetako prezioen igoera gehiegizkoa dela iruditzen al zaizu?". Urte berriarekin batera, urtarrilean tabernetako prezioek gora egin zuten. Pasa berri diren karnabaletan igoera hori gehiegizkoa izan dela salatzeko pegatinak atera zituzten zenbait herritarrek.

Aurreko galderan, "Karnabaletan herriari beste kolore bat emateko, mozorrotuko al zenuke zure etxeko balkoia trapu eta globoekin?". Jasotako emaitzen arabera, %63,5ek baietza erantzun dute eta %36,5ek ezetz.