San Markosko zaborra Lapatxera ekartzea ondo iruditzen al zaizu?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko urr. 16a, 14:10
Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: “San Markosko zaborra Lapatxera ekartzea ondo iruditzen al zaizu?”. Azkenaldian hizketagai dabilen gaia da San Markoskoa.

Aurrekoan, Azpeitiko udal gobernu berriaren balantzea egiteko galdetu genuen, eta jasotako emaitzen arabera, 93k bozkatu dute txarra, 73k oso txarra, 58k oso ona, 53k arrunta eta 48k ona. 325 boto izan dira denera.