Pako Aristi nazioartean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko urr. 9a, 14:10

Nazioarteko Pen Club taldearen baitako Diversity planak mundu osoko literatura erakutsi asmo du hainbat hizkuntzatan. Web gune bat jarri dute martxan horretarako eta euskarak eta euskal literaturak ere lekua dute bertan. Beste askoren artean, Pako Aristi idazle azpeitiarraren idazlanak ere badaude. Aristiz gain, Miren Meabe, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Harkaitz Cano, Arantxa Iturbe, Edorta Jimenez eta beste hainbat euskal idazle daude.