Beste sari bat Aitor Aranari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko urr. 5a, 14:10

Aitor Arana idazleak (Legazpi, 1963; Urrestillan bizi da) irabazi du haur eta gazte literaturako Baporea sariketa, 'Hilezkorrak' lanarekin. Giro futurista batean murgilduta, Aranaren kontakizunak gizakiaren hilezkortasun nahiaz egiten du gogoeta. Patxi Zubizarretak, Xabier Etxaniz Erlek eta Manu Lopez Gasenik osatu dute epaimahaia, eta lan saritua SM argitaketxeak kaleratuko du.