Egibarren lehen mitina

Joseba Egibarrek EAJren EBBko lehendakaritzara ez aurkezteko hartu duen erabakia dela-eta, gaur (asteazkena) hari buruzko datuak daude prentsan. Hauxe bat: goi politikan 19 urte zeuzkala eman zuen bere lehen mitina, Azpeitian. 1978a zen eta EAEko Estatutua defenditu zuen.