Andoni Egañaren gidaria

'Gara'-ren 'Gaur8' euskarazko gehigarriak asteburuan zekarrenez, Andoni Egaña bertsolariak 25 urte bete ditu herriz herri kantuan, eta harekin gehienetakoa ibili dena elkarrizketatu zuen, besteak beste: Xebaxtian Lizaso. Honek esanak: “Nirekin beharbada adarra jotzeko sistema horiek ikasiko zituen (Egañak) eta nik berarekin gauzak beste ikuspegi batetik begiratzen”, “ezberdinak garelako gara osagarriak”, “oholtzatik kanpo askoz ere ordu gehiago pasatu ditugu elkarrekin oholtza gainean baino”, “ni naiz beti (herrietara) gidari joaten dena”, “ez dugu haserrealdi ez handirik ez txikirik izan; horretan suertea izan dugu”...

Imanol Lazkano ere mintzo da erreportajean: “Andoniren 25 urte hauek oso emankorrak izan dira. Ezagutu ditugu beste bertsolari handi batzuen 25 urteko lanak eta denetan emankorrenak Andonirenak izan direla uste dut”.