Elustondo, trikitilari txapelketaz

Trikitilari txapelketen historia laburbildu ondoren, berriz ere txapelketarik antolatu behar ote litzatekeen planteatu zuen asetartean Miel A. Elustondok, Donostian emandako hitzaldi batean. Hark kontatutako pasadizo bat:

Kepa Junkera eta Joxe Mari Santiago 'Motriku' 1988ko Trikitilari Txapelketako saio batean jotzen ari zirela, Boni Iturbide pandero jotzailea aulkitik altxa eta dantzan hasi zen, baina trikitia dantzatu ordez rock musika dantzatzen ariko balitz bezala, protesta egiteko, "pieza hura dantzatzerik ez zegoela adierazi nahian, hura ez zela ez trikitixa ez fandango ez ezer salatu guran". Irudi horrek ederki ilustratzen du trikitilari txapelketen inguruan 80ko hamarkadan trikitizaleen artean sortu zen haustura. "Eztabaida latza ekarri zuen hark", Elustondoren ustez.

Egungo egoeran, txapelketa antolatzea mesedegarria izan daitekeela iradoki zuen, solasaldi antzeztuan: "... Horixe ba! Esteban LarraƱagak esaten zuena. Txapelketa dela gazteentzako aukera bakarra. Eta, larri ibili, trikitixarentzat. Eskolak dituk trikitixaren geroa, ez txapelketa, baina bitarteko ezinbestekoa duk gaur egun txapelketa. Bitartekoa, ez helburu. Trikitixak plazara irten behar dik berriz".