Asteburuko kirol emaitzak

Ikasturte berriarekin batera hasi da 2007-2008 denboraldia herriko hainbat kirol talderentzat. Joan den asteburuan jokatu dituzte denboraldiko aurreneko partidak hainbat taldek eta honako emaitzak izan dituzte:

FUTBOLA

Gizonezkoen Hirugarren Maila

Portugalete 1
Lagun Onak 0

Emakumezkoen Liga Nazionala

Berriotxoa 2
Lagun Onak 1

SASKIBALOIA

Iraurgi saskibaloi elkarteko Lan Mobel taldea denboraldi-aurrea prestatzen ari da. Joan den asteburuan Virgen de Valencia txapelketa jokatzen izan ziren Renedo herrian. Lan Mobel ISB 80-84 emaitzarekin gailendu zitzaion Pas Pielagos taldeari.