Realarekin entrenatzen

Jagoba Beobide Reala Bko azpeitiar futbolaria Realeko lehen taldearekin ari da entrenatzen denboraldi-aurrean, astelehenetik. Gaur egun bi azpeitiar jokalari daude Realean: Mikel Labaka eta Mikel Aranburu. David Zurutuza ere hala ari da, denboraldi-aurre hasieratik. Zurutuza Hendaian (Lapurdi) bizi da, eta aita du azpeitiarra (Iñaki). Chris Coleman Realeko entrenatzaileak ondo hitz egin du jokalariaz. “Badakit Eibarrek interes handia duela harengan, baina Salva Iriarteri esan diot ez bidaltzeko oraindik hara, egoteko pixka bat. Lan ona ari da egiten Zurutuza, ikasten ari da eta aurrera egiten”. Beobide eta Zurutuza erdilariak dira.