Tour eta lur bat zure minari

Juan Luis Zabala idazle eta kazetaria egunero ari da Berriako bere blogean Frantziako Tourraz artikulua idazten. Ustez, Jose Luis Otamendi idazlearen ‘Lur bat zure minari’ poesia liburuaren (1995, Susa) izenburuan inspiratuta jarri dio Tourreko artikulu sorta horri titularra Zabalak: ‘Tour bat zure minari’.