Xebaxtian Lizasoren “inoiz ez bezalako saioa”

Xebaxtian Lizaso bertsolariari udara parteko elkarrizketa horietakoa egin diote ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkarian aste honetan, eta pasadizo hauxe kontatu du, besteak beste: “Elkanoren desenbarkoa ikustera joan ginen Andoni (Egaña) eta biok itsasontzi batean. Eguraldi zoragarria, eta bertsoak kantatzen hasi ginen, erdi brometan. Ontziko patroiak mikrofonoa eman eta inguruan zeuden 30 itsasontziek entzun egiten zuten. Tartean, horietako batetik norbaitek —ez dakigu nork!—, bertso moduko batekin erantzun zigun. Inprobisatuta. Inoiz ez bezalako saioa izan zen!”.