Sanferminetako giza-entzierroan azpeitiarrak

San Fermin festetan murgilduta dabiltza egun hauetan Iruñean ere. Zezenak izan ohi dira protagonista festa horietan eta entzierroan jendetza bildu da aurten ere. Dena den, zezenak gisa horretara erabiltzearen aurka daudenak ere badira. Uztailaren 5ean PETAk (animaliak etikaz tratatzearen aldeko pertsonen taldeak) antolatuta, giza-entzierroa egin zuten Iruñeko kaleetan, eta giza-entzierro horrekin bat egin zuen Azpeitiko Animalien Aldeko Taldeak. Taldeko zenbait kide Iruñean izan ziren. Zezenketen aurka eta animalien eskubideen alde jende ugari bildu zen orduan.




Goikoa da giza-entzierrorako Azpeitiko Animalien Aldeko Taldeak egindako deia iragarri zuen kartela.