Larrañaga ados Iriarterekin

Realean aldaketak izan dira teknikarien arloan, baina Juan Antonio Larrañagak harrobiaren zuzendaria izaten segituko du. Eta, Realaren webean egindako adierazpenetan, ados azaldu da Salva Iriarte klubeko kirol zuzendari berriak egindako planteamenduarekin: Realaren lehen taldeak etxeko jokalarietan oinarritutakoa izan behar du berriro, gehienez kanpoko bost futbolariekin. "Klub osoko erronka da, eta guk hartzen dugu. Aurrera horrekin", esan du Larrañagak.