Aranaga Tourrean ez

Bihar (larunbata) hasiko da Frantziako Tourra, eta Euskaltel-Euskadik ez du bederatzi ziklistako talderako aukeratu Andoni Aranaga. Duela hilabete komunikabideetan aipatu zuten Aranagak Tourrera joateko aukera bazituela, baina uztarria.com-ek orduan harekin hitz egin zuen eta “ezer ez” zekiela zioen txirrindulariak. Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiko zuzendariak Haimar Zubeldia, Igor Anton, Mikel Astarloza, Iñigo Landaluze, Gorka Verdugo, Ruben Perez, Amets Txurruka, Iñaki Isasi eta Jorge Azanza aukeratu ditu Tourrerako.