Pirinioetan asteburu pasa

Eguraldi ederra lagun zutela burutu zuten Lagun onak mendi taldeak antolaturiko Pirineotako irteera. Larunbat goizeko lauretan autobusez Azpeititik atera ondoren goizeko zortzirak aldera iritsi ziren Aisako bailarara. Gosaldu ondoren larunbateko trabesiari heldu zioten. Hainbat bailara berde eta loretsu zeharkatuz, mendi tontor apartak ikusiz eta errekako ur soinuak eskaintzen zuten paisaiaz gozatuz Bisaurin (2.669m) mendia igo zuten. Tontorra egin ondoren, Gabardito aterpera jaitxi ziren. Bertan afaldu eta lo egin zuten.

Igande goizean, aterpean gosaldu ondoren, Castillo Acher (2.390m) mendira joan ziren. Ez zuten izan larunbatean bezalako bero handirik, gustura burutu zuten ibilaldia mendizaleek. Menditik jaistean zerbait bazkaldu eta lasai egon ondoren, Azpeitia aldera mugitu ziren. Mendizaleak buruturiko asteburuarekin oso gustora arratsaldeko zazpitardiak aldera heldu ziren Azpeitira.






Bi aste barru, Europako Mendietara

Asteburu horretan joateko aukerarik izan ez zutenei, adierazi bi astera aukera izango dutela Europako Mendietara ibilaldira joateko. Izena emateko eguna Uztailaren 4 tik aurrera izango da. Aurrerantzean emango da informazio gehiago.