Euskarazko zenbat blog daude?

Egunotan jakinarazi dugu uztarria.com-en blog komunitatea hazten ari dela, Ramon Etxezarreta eta Xanti Rodriguez hasi baitira. Baina denera euskarazko zenbat blog ote daude?

Joxe Aranzabalek (Arrasate) bere blogean dioenez, gaur egun 4.500 blog inguru ditugu euskaraz, eta horietatik %55 leudeke bizirik (2.475); alegia, azken hiru hilabeteotan gutxienez behin zerbait argitaratu dutenak. “Polifonia ederra, euskarak aurretik inoiz bizi gabea”, dio Aranzabalek.

Besteak beste, uztarria.com aipatu du artikuluan. “‘Eibar.org’ (gaur egun, 23 blog) izan zen lehena blog komunitate bat sortzen, 2004ko uztailean sortu baitzen. 2005eko otsailean etorri zen ‘Goiena.net’ (58 blog pertsonal eta 65 komertzial). Eta atzetik, Uztarria.com (23 blog) eta ‘Berria’ egunkariak sortua (18 blog), besteak beste. Ahaztu barik, noski, bai EHUn eta baita Deustuko Unibertsitatean sortu diren blog taldeak, hainbat irakasleren inguruan”.

Uztarria herri aldizkarian sortu aurretik (1999ko azaroan), euskarazko aldizkariez hitzaldia eman zuen Azpeitian Aranzabalek, urte berean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide