Hazparnen jaiak Ttattolarekin

Hazparnen (Lapurdi) ere ospatuko dituzte sanjuanak. Ttattola Gaztetxeak egitarau berezia prestatu du jaietarako. Gaztetxearen aldarri nagusia honakoa da: "Kontsumitzaileak izan beharrean, Ttattolak antolatutako festak parte-hartzaileak izatea nahi dugu, giro euskaldunekoak eta ez kanpotik ekarritakoak". Aldarriari helduta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ttattolakoek astebururako. Gaur, ostirala, joaldunak, eta Izaera eta Ozke taldeen kontzertuak izango dira. Igandean presoen aldeko bazkaria egingo dute. Asteartean, berriz, koktel eta disko gaua, eta asteazkenena 3 DJ ariko dira musika jartzen Gaztetxean. 

1984tik dago anaituta Hazparneko herria Azpeitiarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide