Zer izan da Errazkinen lehen ekitaldi ofiziala?

Larunbatean hartu zuen IƱaki Errazkinek (EAE-ANV) alkate kargua, eta zer izan da haren lehendabiziko ekitaldi ofiziala? Andaluziako (Espainia) bikote bat ezkontzea. Larunbateko kargu-hartzea bukatu eta udaletxeko langile baten aldetik paperak jaso zituen, haiek ezkontzeko. Enparan Dorretxera joan beharra zeukan, segituan. Xanet Esnaola zinegotzia eta biak joan ziren. Ezkondu behar zuen lagun bat Azpeitian bizi da baina Huelvakoa da; haren laguna ere Huelvakoa da, eta handik etorri ziren hainbat senide-eta ezkontzara. Ondo moldatu omen zen Errazkin alkate bezala egin zuen aurreneko lanean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide