Ramon Etxezarretaren beste kargua

Ramon Etxezarreta hamabi urtean egon da Donostiako Udalean PSE-EEko zinegotzi, Kultura eta Euskara arloetan buru, eta aurten politika karguetatik erretiratzea erabaki du —ez da udal hauteskundeetan aurkeztu—. Gipuzkoako Foru Aldundian lehen zeukan itzultzaile postura bueltatuko zela aipatu zen, baina aste honetan bertan Odon Elorza Donostiako alkateak (PSE-EE; gaur —larunbata— berriro hautatu dute) Kultura Sailaren ordezkari izatea proposatu dio Etxezarretari, eta onartu egin du. Proiektu garrantzitsuak dituzte: San Telmo Museoaren berritzea bukatu, Tabako Fabrika sendotu...

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide