Lagun Onak Mendi Bazkuna sarean

Lagun Onak Mendi Bazkunak bere orrialdea zabaldu berri du Interneten. Horren bidez, mendi taldeak egingo dituen ekitaldi eta eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango du, baita egindako ibilaldien nondik norakoez ere. Mendizaletasunari lotutako informazio ugari ere eskaintzen dute; hala nola, aldizkariak, mendiko aterpeak, edota hainbat telefono interesgarri. Uztarria Kultur Koordinakundearekin elkarlanean ateratako 'Azpeitiko Mendi Gida' ere kontsul daiteke web orrialdean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide