Iñaki Segurola, “definiezina”

Xabier Lasak lehengo igandean Berriaegunkarian iganderoko ‘Uhinetatik tiraka’ iritzi artikuluan Iñaki Segurolaz, honek Euskadi Irratian egiten duen kolaborazioaz:

---

Definiezina

“Iñaki Segurola filologoa asteazkenero datorkigu ‘Arratsaldekoa’ saiora (16:10) predikua besapean duela. Euskal gorteko bufoi txikia, ziri sartzaile buru argia, probokatzailea, euskaltasunaren kritikari zorrotz eta sarkastikoa, petral mendekatia... Nork bere definizioa jar diezaiola gizonari. Bere bokazio frustratua bertsolari espainola eta espainolista izatea omen da, berak esana lehengoan. Bere eztenkada pozoitsuek Euskadi irratiko entzule mota dute jomuga batez ere, eta ziur gaude bat baino gehiago erantzuna emateko gogoz uzten duela. Haren predikuek amorrarazi, hausnarrarazi, irri-murritza sorrarazi... diezagukete, eta haatik, merezi duela benetan halako ahotsa entzutea iruditzen zaigu”.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide