Futbol denboraldiari agur

Ikasberri Kirola Elkarteko futbol taldeek ere joan den larunbatean bukatu zuten denboraldia. Amaiera emateko, Kiruri jatetxean afaria egin zuten eta, bide batez, sariak banatu zizkieten jokalariei.

Sari banaketa

Maila                  Golegile onena               Jokalari onena

Erregionala          Berastegi                        Donosti
Jubenila               Ieregi                            Imaz
Kadetea              Omar/Aritz                     Urbizu


80 bat lagun bildu ziren eta, Ikasberri Kirol Elkartekoek azaldu dutenez, "oso giro onean" joan zen dena.

Lagun Onak Futbol Taldeak hilaren 22an egingo du denboraldi bukaerako afaria, Kiruri jatetxean bertan. Afalostean, urtero bezala, sari banaketa egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide