Oraindik ez eman Behobia-Donostian izena?

Aurten jendea abiada bizian ari da Behobia-Donostia lasterketan izena ematen, Fortuna elkarteko antolatzaileek Interneten askoz aurretik horretarako aukera jarri dutelako. Hala, proba azaroaren 11n izango den arren (20,2 kilometro), dagoeneko 11.000 lagunek eman dute izena (gaurko —osteguna— egunez, 11.003k, hain zuzen). Aurten inoiz baino lasterkalari gehiagok irten ahal izango dute: 14.000k.

Azpeitiarren artean zaletasun handia Behobia-Donostian irteteko, batez beste 200en batek irteten dutelako. Parte hartzeko asmoa duenak oraindik ez badu izenik eman, hemen du aukera: Behobia-Donostia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide