Errezildarrak bertsotan finaleraino

Bihar (ekainak 1) jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Bergaran (Gipuzkoa). 14 urtekoez azpikoek ekingo diote finalari lehendabizi. Horien ostean, 14 urtetik gorakoen arteko lehia entzun ahalko da eta bertan izango da errezildarren presentziarik. Izan ere, Eneritz Arzallus eta Nekane Zinkunegi Errezilgo neskek finalerako txartela lortu dute. Ilusioa eta itxaropena behintzat, ez zaie falta bi neskei. Argazkiaren ezkerrean, atzean, ageri da Eneritz Arazallus eta bertsotan ari dena da Nekane Zinkunegi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide